Game of Thrones telesailaren ibilbidea belaontzian 

 

Game of Thrones telesailaren zalea zara? Telesaileko eszena zirraragarrienak non filmatu ziren ezagutu nahi al duzu? Bilbon baldin bazaude, ezin dezakezu gal telesailean agertzen diren Bizkaiko paisaiez gozatzeko aukera paregabea.

 

Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta Abrako badian barrena sartuko gara eta Getxoko Ereaga, Arrigunaga, Azkorri nahiz Barinatxe hondartzak eta Sopelakoak ikusiko ditugu, baita telebistan Dragonstone-en kokaleku izan diren itsaslabarrak ere.

 

Barrikako Muriola hondartzan amaituko dugu txangoa eta, eguraldi ona egiten badu, itsaso zabalean igeri egin ahalko duzu ere bai. Ibilbidean, agertokietatik igaro ahala, azalpenak emango dizkizue gure patroiak, xehetasun bat ere ez dezazuen galdu.

 

Ez pentsatu gehiago eta esperientziaz gozatzera etor zaitez!