Ekimen bikaina

Curt Ediciones SAk, besteak beste, “Skipper” eta “Neumáticasizeneko aldizkariak argitaratzen ditu. Oraingo honetan, une latz hauetan euren ekarpena egitea erabaki dute haieneditoreek, eta argitaratzen dituzten aldizkari guztiak euren webgunetik doan deskargatzeko aukera eskaintzen digute.

Guri gehien interesatzen zaiguna sektore nautikoa bada ere, Curt Ediciones SAk mota eta interes guztietako aldizkariak eskaintzen ditu, hala nola dekorazioa, turismoa, gastronomia

Aldizkariak doan deskarga ditzakezue https://curtediciones.com/# webgunearen bidez, eta horrela erraz eskura ditzakezue pdf formatuan.

Polaris Nautika Eskolako kideok guztiz desinteresatua den ekimen bikain hau txalotzen dugu, eta eskerrak ematen dizkiegu laguntza hauen bidez eta bakoitzak ahal duena emanez une latzhauek gainditzeko tresnak eskaintzen dizkiguten pertsona guztiei.

Gure tripulazioa: ezinbestekoa

Gure tripulazioari ere eskerrak eman nahi dizkiogu. Beti egoten baita zeruertzean gertatzen denguztiari adi-adi. Kasu honetan, eskerrak eman nahi dizkiogu Angel V. gure kapitainari, ekimeneder hau helarazteagatik eta denok elkarrekin partekatzeko aukera emateagatik. Mila esker Angel!

 

Eutsi goiari, gutxiago geratzen zaigu-eta! Nabigatzen ikusiko dugu laster elkar!