Uzt 4, 2018

Polaris Nautika Eskolari aintzatespena turismo, Informazioa eta komunikazioko lehiakortasunean

Kategoriak:

IKTei emandako erabilera onagatik eta turismo-kalitatearekiko duen konpromisoagatik aintzatetsi dute Polaris Nautika Eskola.

 

Maiatzaren 16an, Gasteizen egon ginen eta lehiakortasun turistikoaren, SICTEDen eta IKTen erabileran izandako jardunbide egokien ziurtagiriak jaso genituen.

 

Turismoko Kalitateko Konpromisoaren bereizgarria da Sicted ziurtagiria, eta enpresa parte-hartzaileek egindako esfortzua aintzatesten du. Metodologian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko balio du bereizgarriak, baita kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin erakutsitako konpromisoa aintzatesteko ere; horrez gain, lehiakideen artetik nabarmentzen du enpresa.

 

Bestalde, IKTen Erabileran Jardunbide Egokiak sustatzeko Programa urtero egiten da eta helburu du euskal turismoko sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera optimizatzen.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-en bitartez, Gasteizko Artium museoan egin zen ekitaldi batean 2017n sail horrek kudeatutako lehiakortasun-programetan ziurtagiriak (ecolabel, Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria, energia-efizientzia, IKTak eta SICTED) lortu dituzten 419 turismo-enpesek egindako lana aintzatetsi zuen. Guztira, 1.024 euskal enpresek lortu dituzte ziurtagiriak, eta Europako etiketa ekologikoa eskuratu duten turismo-ostatu gehien dauzkan erkidegoa da Euskadi, baita ezarpenagatik erreferente den Europako lurraldea ere.

 

Ziurtagiria lortu duten enpresen artean, Polaris Nautika Eskolak Sicted eta IKTen ziurtagiriak eskuratu zituen.

Translate »

Ba jarraituak leku hau erabiliz erabilera onartzen duzu cookieetako eta gure pribatutasun-politika

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar