Alokairu eta ekitaldien eskaintza malgua
Zure kabuz nabigatu ezazu, itsasoaz gozatu zure lagunekin edo familiarekin
LAGUNEKIN edo familiarekin irteerak egiteko, POLARIS NAUTIKA ESKOLAK, gure ontzien alokairu zerbitzuan Polaris Bat jartzen du zuen eskura, gustukoen duzuen ibilbidea aukeratu dezazuen, nabigatzeko egun atsegingarri batez gozatu dezazuen edota maniobrak praktikatu ditzazuen, hobetzeko asmoz.
Orain daukazu aukera egun oso batean edo egun erdia bakarrik, denbora gutxiago baduzu, itsasketaz gozatzeko. Gainera, behar izanez gero, esperientzia duten gure patroiak izango dituzu eskuragarri, beraiek bidaia erlaxatuago egingo dizute edo belan nabigazioa optimizatzeko ezagupenak berritzen edo gogorarazten lagunduko dizute.
Zure ekitaldiak itsasoan
EGUN berezi bat igarotzeko leku hoberena edo garrantziko enpresarien bisitaldi bat erlaxatzeko balio dezake gure ontzia. Bizi izandako esperientziak hoberen gogoratzen direnak baitira eta badakigu belan nabigatzea haietako bat dela.
Gainera ezkondu aurreko agurrak eta mota guztietako ospakizunak, dituzun beharrei makurtuz eta zuekin batera ontziratzen direnen kezkei egokituz.
Hainbat ideiak ematen dizkizuegu
GURE ontzia eskaintzen dizugu zu berak zein den plana, patroiarekin, edo, patroirik gabe, erabaki dezazula. Guk ideia batzuk ematen dizkizugu soilik:
Egun osoa:
- Kastron poteoa
- Gorlizen bainua
- Arrantza eguna
Egun erdia (4 ordu):
- Abratik pasialdia
- Itsasadarraren igoera (Itsas- Museoraino)
Lekurik hoberenean
GURE ontzia, POLARIS BAT da, ontzi erosoa, zabala eta erraz gidatzen da. Bere trebetasuna alde batera utziz, nabigazio erraza eta izualdi gabeko nabigazio bat bilatzen duten guzti haientzat da egokia.
Eta, itsas inguruneari moldatzeko ohitura ez duten guzti haientzat eta anplitudea eta erosotasuna bilatzen duten pertsona guztientzat ezin hobea.
Beneteau Oceanis 373 bat da, 11 metroko luzera du eta biribilkatzen diren genoa eta nagusiak ditu. 37 oin kabinako altuerari lotuta doan frankobordo handi batek bere barnealdeari ez-ohiko bolumena eta ohikoz kanpo den argitasuna ematen dio. Itsasontzia diseinatzean tripulatzaileen erosotasunean pentsatu zen, ontzi osoan espazioaren zabaltasuna bilatuz, antzeko zabalera duten beste ontzi batzuekin alderatuz.