Irteerak eta esperientziak

GOZATU gure irteerak eta esperientziak familiarekin edo lagunekin.  POLARIS NAUTIKA ESKOLAK zure esku jartzen du Polaris Bat itsasontzia, gustukoen duzun norabidea har dezazun, nabigazio-egun atsegin bat gozatu edo maniobrak egiteko, eta, hala, nabigazioaren munduan murgiltzeko.

Orain, esperientzia ugari gozatzeko aukera duzu, zure nahietara ondoen egokitzen den plana hautatu dezazun.  Gainera, esperientzia handiko patroiak egongo dira zurekin, bidaia lasaitasunez egin dezazun edo bela-nabigazioaren gaineko zure ezagutzak eguneratu eta berritu ditzazun.

Zure neurriko esperientzia itsasontzian

Aukeratu esperientzia bat eta gozatu itsasoaz

ZURE neurrira diseinatutako esperientzia: Zenbat denbora daukazu?
Zure denboraren arabera egokituko dugu esperientzia. Irteera eta esperientzia laburrak proposatuko dizkizugu, bi ordu eta erdikoak, baldin eta denbora gehiago hartzen ausartzen ez bazara edo denbora hori ez baduzu.

Ausartenentzat, bestalde, egun erdiko (4 ordu) eta egun osoko (8 ordu) esperientzia eta irteerak ere baditugu.

Zeuk aukeratu!

Esperientzia handiko laguntza

Beti egongo da zurekin esperientzia handia duen patroi bat, laguntza emango dizuna, lasaitasunez goza dezazun edo bela-nabigazioaren gaineko zure ezagutzak sakondu ditzazun.

Urtebetetze-festak eta ospakizunak

ZURE urtebetetze-festa modu oso berezian ospatu nahi duzu?

Zure urtebetetze-festa ospatu edo lagun, senide edo bikotekideari sorpresa bat eman nahi badiozu, gurekin esperientzia ahaztezina bizi ahalko duzu.

Zure urtebetetzea, urtemuga edo edozein egun berezi ospatu nahi baduzu, Polaris Nautika Eskolak zure esku jarriko du Polaris Bat ontzia.

Izan ere, bizi ditugun esperientziak dira ondoen oroitzen ditugunak, eta jakin badakigu bela-nabigazioa dela horietako bat.

Gainera, ezkondu aurreko agurrak ere antolatzen ditugu Bilbon. Ahaztezinak dira. Ezkondu aurreko agurrak, desberdinak eta dibertigarriak.

Egun ederra pasatzeaz gain, oroitzapen gogoangarria izango da.

Daukazun denboraren arabera, esperientzia desberdinak egin ditzakezu: 2,5 ordutan Bilboko Abra ezagutu, 4 ordutan Bilboko Itsasadarra zeharkatu, edo egun osoko (8 orduko) bidaia antolatu.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta egun berezi hori zehaztasun osoz planifikatuko dugu.

Polaris bat

Lekurik onenean

GURE itsasontzia, POLARIS BAT izenekoa, erraz erabiltzen den ontzi eroso eta handia da. Nabigatzaile moduan duzun esperientzia eta gaitasuna edozein izanda ere, nabigazio erraza eta segurua nahi duen pertsona ororentzat egokia da.

Aparta da, gainera, itsasoan murgiltzera ohitura ez dauden eta zabaltasuna eta erosotasuna nahi dituzten pertsonentzat.

Beneteau Oceanis 373 modelokoa da, eta 11 metro luze ditu. Biribilkatu daitezken fokea eta bela nagusia dauzka. 37 oinekoa da, eta frankobordo handi batek, kabinako altuerarekin batera, bere barnealdeari ez-ohiko bolumena eta ohikoz kanpoko argitasuna ematen diote. Itsasontzia diseinatzean tripulatzaileen erosotasuna izan zen helburua. Horrenbestez, ontzi osoan espazio zabala lortu da, antzeko dimentsioak dituzten beste ontzi batzuekin alderatuta.

Zeren zain zauden nabigatzen irteteko?

Ezagutza eta esperientzia hezitzaile egokia ditugu. Gurekin fida zaitezke