Ikasleen foraren arauak

0 erantzun hari ikusten
  • Egilea
    Sarrerak
    • #3475
      Polaris Eskola
      Keymaster

      Hauek dira foroaren balio nagusiak:

      Errespetua: Errespetuz jardun Foroko kideekin —haien adina, arraza, erlijioa, jatorri geografikoa zein etnikoa eta sexua begiratu gabe— eta Komunitate honen euskarri dugun markarekin.
      Tolerantzia: Tolerante izan zeure iritziekin bat ez datozen adierazpenekin, eta konstruktiboki hitz egin horri buruz.

      Foro hau jende guztiak bere iritzia azaltzeko eta besteenak gustura irakurtzeko lekua izatea nahi genuke; beraz, idatzi behar duzuen hori norbaitentzat iraingarri baldin bada, ez argitaratu, mesedez.

      Adierazpen-askatasuna zaindu nahi dugu, denek beren iritzia emateko edo besteenei aurka egiteko eskubidea izatea, betiere errespetua eta gizalegea oinarri direla.

      Hori ziurtatzeko, guztiz debekatuta dago hauek argitaratzea:

      Inolako publizitatea, salbu moderatzaileek berariaz baimentzen dutena. Debeku horretan sartzen dira mezuen sinaduretako publizitate-estekak edo mezuen gorputzetako sustapen-materiala, baita komunitateko kideen arteko edo beste batzuekiko salerosketa-mezuak.
      Spam-tankerako mezuak eta antzekoak, barne direla mezu-kateak, mezu-piramideak, ekintza kolektiboak, mezu-bonbardaketa eta bestelako gainezkatze-teknikak, sistema gainkargatzeko nahita egindako saioak eta hedapen-erasoak. Testuingurutik kanpoko mezu bikoiztuak, edo hari batean edo gehiagotan gehiegi errepikatzen diren mezuak.
      Hirugarren batzuen datu pertsonalak (telefono-zenbakiak, helbideak, helbide elektronikoak, etab). Norberaren datu pertsonalak argitaratzea ere debekatuta dago. Teknikariren batek eskatzen baditu, mezu pribatua bidali behar du.
      Mezu politikoak, linguistikoak, adierazpen erlijiosoak edo antzeko iruzkinak. Ez da onartuko sexu, erlijio, jatorri geografiko edo etniko, sinesmen politiko, gai linguistiko, kirol-zaletasunagatiko… gorrotoa adierazten edo sustatzen duen edukirik. Ez da onartuko inongo erakunde terroristaren jarduera edo idealen alde mintzo den edukirik.
      Foroko zeinahi kideren, moderatzaileen, hirugarren batzuen edo Euskaltelen aurkako irainak, kalumniak, mehatxuak, difamazioak edo gehiegizko komunikazioak.
      Eduki gehiegizkoa, lizuna, pornografikoa, iruzurtia edo hirugarren batzuen alderdi pertsonalak edo pribatuak azaltzen dituztenak. Hor sartzen dira legez kanpoko edukiarekin, software piratarekin, egile-eskubideak betetzen ez dituzten serie-zenbakiekin edo komunitatearen edozein arau urratzen duten lekuekin lotura duten informazio, irudi, bideo eta esteka (hiperesteka) oro.
      Edozein material, baldin eta legearen (egile-eskubideak eta sekretu komertzialak errespetatuz, adibidez) edo harreman fiduziarioaren nahiz kontratu bidezkoaren arabera hedatzeko eskubiderik ez badu.
      Ordenagailuetan eta gailuetan kalteak eragin ditzakeen eduki elektronikoa (birusak barne direla), eta edonolako eduki maltzurra duten webguneetara bideratzen duten URLak edo estekak. Birusak, artxibategi kaltetuak, “troiarrak” eta komunitateko beste kide baten ordenagailua honda dezakeen beste zeinahi gai kutsatzaile edo suntsitzaile duen artxibategi eta esteka oro.
      Gainerako erabiltzaileak gidatzea, laguntzea eta euskarri ematea xede ez duen beste asmo oro.
      Beste norbaiten nortasuna edo erakunde baterako afiliazioa (Euskaltelekoa barne) ordezteko erabiltzen den mezu oro.
      Legez kanpoko ekintza bat egitera bultzatzen duen hizkera, edo legez kanpoko jarduerei buruz haiek gauzatzeko asmoz erabiltzen den hizkera.
      Gure gunera sartzeko eta hura erabiltzeko aplikatu beharreko beste zeinahi arau edo lege nahita urratzea.
      Mesedez, neurriz erabili maiuskulak (ez egin gehiegizko erabilerarik), baita koloreak ere (ahal dela, ez erabili kolore gorririk).
      Hautatzen dituzuen ezizenei eta zuen avatarrei ere aplikagarri zaizkie debeku horiek.

      Ezabatu egingo dira horrelako mezuak, baita eztabaida sortzea edo foroko ordena eta bizikidetza hondatzea beste helbururik ez dutenak ere (flamming-ak).

      Arau horiek guztiak aintzat hartuz gero, topagune eta eztabaidagune atsegina eta baliagarria izango da, denontzat, Foroa. Ziur gara halaxe izango dela.

      Mezu guztiak aztertzen saiatuko gara, baina beti ezin da, mezu eta erantzun ugari argitaratzen baitira egunero. Foroko arauak betetzen ez dituen mezuren bat aurkitzen baduzue, mesedez, salatu eta jo desegokitzat, “salatu” botoiaren bitartez, dagokion iruzkina erantsiz.
      Hartara, mezu pribatu bat iritsiko zaio moderatzaileari edo administratzaileari, mezuaren esteka barne duela.

0 erantzun hari ikusten
  • You must be logged in to reply to this topic.
Translate »