Euskadiko azterketari aurre egiteko hamar gomendio

1.- Azterketara eraman behar duzun materiala:Angelu-garrailagailua, boligrafoa, arkatza, erregela, konpasa eta kalkulagailu arrunt bat. Kalkulagailu programagarriak ez daude baimenduta, eta mugikorra ezin daiteke kalkulagailu gisa erabili (itzalita egon behar da). Azterketara doazen guztiek indarrean dagoen NAN originala aurkeztu behar dute sarreran.

2.- AOP azterketarako: Mapa nautikoen buruketak erantzuten ez duzu denbora asko pasako ikastaroa gurekin egin baduzu. Hala ere, entseguren bat edo beste egitea komeni da jarraitu beharreko estrategia zein den ikusteko.

3.- Ez utzi galderarik erantzun gabe. Akatsek ez dute punturik kentzen. Zalantzak izanez gero, utzi alde batera erantzun “baztergarriak” eta arriskatu gainerako erantzunetako batekin.

4.- Denbora asko dago. Jada erantzundakoa berrikustea ez da oso eraginkorra izaten. Zalantzak badituzu, hobe da horiek bukaerarako uztea.

5.- Zalantzak baldin badituzu galdera bati buruz edo programan jasotakotik kanpo dagoela zein erantzun zuzenik ez duela edo bat baino gehiago direla uste baduzu, ziurrenik erratuta egongo zara. Irakur ezazu berriz ere eta erantzun ezazu 3. puntuan aipatutakoa aplikatuz. Saia zaitez galdera zein den gogoratzen, egiaztatu ahal izan dezagun.

6.- Maparen ariketetan, idatzi beti emaitzak mapan,behar bezala alderatu ahal izateko azterketako erantzunekin.

7.- Gure gomendioa: Ez markatu erantzunak galderen orrian erantzunen orrian beranduago kopiatzeko asmoz. Horrek “behartu gabeko akatsa” egiteko aukerak areagotzen ditu.

8.- “Arrazoizko zalantza” bat izanez gero, galdetu aretoko irakasleetakoren bati. Gerta daitekeen gauzarik okerrena da ezin lagundu ahal izatea edo horretarako baimenik ez izatea. Baina ahal baldin badu, lagunduko dizu.

9.- Behin-behineko notak noiz argitaratuko diren: Notak azterketa egin eta hamar egun barru argitaratzen dira, gutxi gorabehera. Notak argitaratu ostean azterketa berrikusteko eska dezakezu.Galdetu iezaguzu ea nola egin behar deninfo@polariseskola.eus helbide elektronikoaren edo 619115225 telefono-zenbakiaren bidez.

10.- Nabigazio eta segurtasuneko praktikak: Ez da ezinbestekoa, baina bai komenigarria, gutxienez praktika txiki bat egitea azterketa baino lehen. Horrek teoria ikastean sor daitezkeen zenbait zalantza argitzea ahalbidetzen du. Azterketa zure kabuz egingo baduzu, galdetu iezaguzu aukera honi buruz.

Processed with VSCO with p5 preset