uztaila 2018

Polaris Nautika Eskolari aintzatespena turismo, Informazioa eta komunikazioko lehiakortasunean

Kategoriak:

IKTei emandako erabilera onagatik eta turismo-kalitatearekiko duen konpromisoagatik aintzatetsi dute Polaris Nautika Eskola.   Maiatzaren 16an, Gasteizen egon ginen eta lehiakortasun turistikoaren, SICTEDen eta IKTen erabileran izandako jardunbide egokien ziurtagiriak jaso genituen.   Turismoko Kalitateko Konpromisoaren bereizgarria da Sicted ziurtagiria, eta enpresa parte-hartzaileek egindako esfortzua aintzatesten du. Metodologian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko balio du bereizgarriak, baita kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin erakutsitako konpromisoa aintzatesteko ere; horrez gain, lehiakideen artetik nabarmentzen du enpresa.   Bestalde, IKTen Erabileran Jardunbide Egokiak sustatzeko Programa urtero egiten da eta helburu du euskal turismoko sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera […]