Berriak

Hurrengo azterketa-deialdiak eta ikastaro-hasiera.

Kategoriak:

Itsas-nabigazio titulua atera nahi duzu?

 

 

Polaris Nautika Eskolan hurrengo deialdien berri emango dizugu hainbeste desio duzun titulua ateratzeko.

 

Geroz eta itsas-nabigazio zaletu gehiagok lortzen du nabigatzeko titulua, eta beste batzuk ezagutzak gehitzen dituzte erronka berriez gozatzeko titulua ateratzeko.

 

Hauek dira EJak 2019rako programatutako deialdiak:

 

– Portugalete: Urtarrilaren 21etik aurrera.  Ikastaroa azaroaren 21ean hasiko da titulazio hauetarako: ONP, JOP, YP eta YK.

 

– Pasaia: Apirilaren 1etik aurrera. Ikastaroa otsaila erdialdean hasiko da uretako motoetarako, ONP, JOP, YP eta YK titulazioetarako.

 

– Portugaleten ekainaren 3tik aurrera ONP, JOP, YP eta YK tituluetarako.

 

– Pasaian azaroaren 4tik aurrera honako tituluentzat: MNP, ONP, JOP, YP eta YK.

 

Matrikulak abenduaren 1ean irekiko dira 2019ko lehenengo deialdirako.

 

Prezio bereziak egongo dira lehenengo matrikulazioetarako.

 

Zure zain gaude!

Laster berriak izango ditugu

Kategoriak:

Jada gutxi falta da…

Hurrego JOP ikastaroa

Kategoriak:

JOP titulua eskuratzeko azaroaren ikastaroan izena emateko epea zabalik.

Matrikuletarako eskaintza berezia urriaren 31.a arte.

Otsailan izango da azterketa, Portugaleten.

Talde txikiak

Plaza murriztuak dira. Anima zaitez eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Konpromezurik gabe deitu 619115225 telefonora edo info@polariseskola.eus

Espero zaitugu!

kirol-nautikako eskola

Titulazio nautikoak

PER ikastaroa arriskurik Gabe

Kategoriak: Etiketak:


Ez baduzu gainditzen, dirua itzuliko dizuegu

Ez zara ausartzen? PER eskuratzea zaila dela dirudizu? Ez duzu zure dirua galdu eta arriskuan jarri nahi? Ez arduratu. Guk zuregan konfiantza dugu: Ez baduzu gainditzen ikastaroaren dirua itzultzen dizuegu.

Baldintzak: Gutxienez 3 deialdietan aurkeztu behar duzu. Deialdien ondoren ez baduzu gainditu ikastaroan ordaindu duzun diru kopuru osoa itzultzen dizuegu. Horren erraza da.

Baina ez arduratu. Gurekin zihur gaindituko duzula!

Udazkenean nabigatzea

Kategoriak:

Negua heldu baino lehen 

Presta zaitez nabigatzeko eta itsasoaz gozatzeko urri honetan bertan. Hainbat arrazoi izan ditzakezu horretarako, onena da oraindik eguraldi ederra dugula nabigatzera irteteko.

Edozein aitzakia ona izan daiteke irteteko:

Urtebetetze bat, norbait agurtzeko ospakizun bat, familia-topaketa bat edota enpresa-bisita bat egin dezakezu. Arrazoia edozein izanda ere, esperientzia ahaztezin bat bizi izango duzu.

Polaris Nautika Eskola-n Polaris Bat belaontzia zure eskura jartzen dugu.

Polaris Bat belaontzian 12 lagun sar daitezke eta oso erraz gidatzen da.

Zuk erabakiko duzu zein motako ibilbidea egin, egun erdikoa zein egun osokoa, egin nahi duzun jardueraren arabera.

Horretaz gain, itsasontzia gidatzeko titulurik izan ezean, patroia jartzen dugu zure esanetara.

 

Game of Thrones telesailaren ibilbidea belaontzian, Bilbotik

Kategoriak:

Game of Thrones telesailaren ibilbidea belaontzian 

 

Game of Thrones telesailaren zalea zara? Telesaileko eszena zirraragarrienak non filmatu ziren ezagutu nahi al duzu? Bilbon baldin bazaude, ezin dezakezu gal telesailean agertzen diren Bizkaiko paisaiez gozatzeko aukera paregabea.

 

Getxoko Kirol Portutik abiatuko gara eta Abrako badian barrena sartuko gara eta Getxoko Ereaga, Arrigunaga, Azkorri nahiz Barinatxe hondartzak eta Sopelakoak ikusiko ditugu, baita telebistan Dragonstone-en kokaleku izan diren itsaslabarrak ere.

 

Barrikako Muriola hondartzan amaituko dugu txangoa eta, eguraldi ona egiten badu, itsaso zabalean igeri egin ahalko duzu ere bai. Ibilbidean, agertokietatik igaro ahala, azalpenak emango dizkizue gure patroiak, xehetasun bat ere ez dezazuen galdu.

 

Ez pentsatu gehiago eta esperientziaz gozatzera etor zaitez!

Polaris Nautika Eskolari aintzatespena turismo, Informazioa eta komunikazioko lehiakortasunean

Kategoriak:

IKTei emandako erabilera onagatik eta turismo-kalitatearekiko duen konpromisoagatik aintzatetsi dute Polaris Nautika Eskola.

 

Maiatzaren 16an, Gasteizen egon ginen eta lehiakortasun turistikoaren, SICTEDen eta IKTen erabileran izandako jardunbide egokien ziurtagiriak jaso genituen.

 

Turismoko Kalitateko Konpromisoaren bereizgarria da Sicted ziurtagiria, eta enpresa parte-hartzaileek egindako esfortzua aintzatesten du. Metodologian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko balio du bereizgarriak, baita kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin erakutsitako konpromisoa aintzatesteko ere; horrez gain, lehiakideen artetik nabarmentzen du enpresa.

 

Bestalde, IKTen Erabileran Jardunbide Egokiak sustatzeko Programa urtero egiten da eta helburu du euskal turismoko sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera optimizatzen.

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetour-en bitartez, Gasteizko Artium museoan egin zen ekitaldi batean 2017n sail horrek kudeatutako lehiakortasun-programetan ziurtagiriak (ecolabel, Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria, energia-efizientzia, IKTak eta SICTED) lortu dituzten 419 turismo-enpesek egindako lana aintzatetsi zuen. Guztira, 1.024 euskal enpresek lortu dituzte ziurtagiriak, eta Europako etiketa ekologikoa eskuratu duten turismo-ostatu gehien dauzkan erkidegoa da Euskadi, baita ezarpenagatik erreferente den Europako lurraldea ere.

 

Ziurtagiria lortu duten enpresen artean, Polaris Nautika Eskolak Sicted eta IKTen ziurtagiriak eskuratu zituen.

Hurrego JOP ikastaroa

Kategoriak:

JOP titulua eskuratzeko iraileko ikastaroan izena emateko epea zabalik.

Matrikuletarako eskaintza berezia uztailaren 15era arte.

Liburua eta gure kamiseta eskuratuko dituzu plaza erreserbatzean.

(Izakinak amaitu arte)

Urrian izango da azterketa, Pasaian.

 

Uztailaren 15a baino lehen matrikula egiten dutenek prezio berezia lortuko dute: 550 euro (BEZa barne), motorra soilik.

 

Talde txikiak

Plaza murriztuak dira. Anima zaitez eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Konpromezurik gabe deitu 619115225 telefonora edo info@polariseskola.eus

Espero zaitugu!

Titulazio nautikoak

Pasealdia Bilboko Itsasadarretik

Kategoriak:

Bizkaia zubia pasealdia

 

Bilbo Handia beste ikuspegi batetik ezagutu nahi baduzu, etorri eta probatu, paseatu belaontzian itsasadarretik. Lau orduz erlaxatu ahal izango zarete, ekintza turistiko ezberdin batean.

 

Ibilbidea Abran hasten da, Nerbioiko itsasadarretik gora. Gure gidak hiriaren iragan industrialaz hitz egingo dizue, eta bertako puntu interesgarrienak erakutsiko dizkizue. Interesgune batzuk ikusi ahal izango ditugu, adibidez, Bizkaia zubia, gizateriaren ondarea.

 

Zubi esekiak itsasadarraren bi bazterrak lotzen ditu, eta Europako iraultza industrialaren eta burdinazko arkitekturaren eraikin garrantzitsuenetako bat da. XIX. mendea amaierako ingeniaritzaren lorpen handienetako bat izan zen.

 

Bilbo beti ezagutu izan da bertako industria jardueragatik, eta txango honek ez dio horri ezikusia egingo. Altzairutegia eta la Navaleko ontziolak ikusiko ditugu, eta itsas museoan edo Bilboko kargalekuan lehorreratuko gara, ibilaldia oinez jarraitu ahal izateko.

 

Esperientzia hori Beneteau Oceanis 373 batean izango dugu. 11 metroko luzera du, eta hamar pertsona sar daitezke, patroia eta gida barne. Gainera, pasealdi berezi horretan erlaxatzeko eta gozatzeko, edari bat sartuta dago.

 

 

Zer dago sartuta?

 

4 orduko pasealdia ontzian

Erregaia

Patroia / gida

Lehorreratzeak

Asegurua

Garbiketa

Zergak

Edari 1

Gomendagarria da egiten duen eguraldirako arropa egokia, kiroleko  oinetakoak eta arropa beroa 

Getxoz gozatzeko planak – Irteerak ziurtaturik

Kategoriak:

Gozatu itsasaldi batez belaontziz Bilboko itsasadarreko bokaletik

Getxo bisitatzeko asmoa baduzu eta beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi baduzu, ez galdu aukera itsasotik bertatik ikusteko, bere erakargarritasun handienetakoa, hain zuzen.

Edo belaontzi batean ibili ez den horietakoa bazara, hau aukera bikaina izan daiteke esperientzia paregabea bizitzeko, belaontzi batean nabigatzeko, haizeak eramaten uzteko, eta itsas olatuak eta brisa sentitzeko.

PREZIOA:

45 € pertsonako
%10 deskontua Getxo Pass txartelarekin 

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina

DATAK:

IRTEERAK ZIURTATURIK

  • Martxoak 29-30 eta 31. Apililak 1: 11:30-14:00
  • Larunbat guztietan (uztailaren 7tik – irailaren 29ra) 17:00-19:30
  • Igande guztietan (maiatzaren 20tik – urriaren 28ra) 11:30-14:00

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

Irteera belaontziz arratsaz Gozatzeko Bizkaiko kostaldean

Abratik nabigatzen duzun bitartean ilunabarrez goza dezakezu belaontzi batetik, arrakasta handiko bertako saldaren bat hartuz, izan ere, gure euskal gastronomiaren erakusgarririk onenetakoak dira. Horrez gain, Portu Zaharraren bistez gozatzeko aukera ere izango da. Tradizio handiko lekua da, eta han, bertako gastronomia dastatu ahalko duzu. Bestalde, Lurraren historia erakusten duten eta haitzetan kalkulatu ezin den balioa duten sekretuak gordetzen diren Galeako itsaslabarretatik ere nabigatuko da.

PREZIOA:

49 € pertsonako

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina

DATAK:

IRTEERAK ZIURTATURIK.

Ostiral eta larunbat guztietan: uztaila eta abuztua.

ORDUTEGIA:

20:00 – 22:30

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak, eta edari bat.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

ZURE NEURRIRA:

4 pertsona baino gehiago bazarete, egin irteera zuen neurrira.

 

Gozatu 4 orduz nabigatzen Galeako itsaslabarretatik. Labarrak itsasotik inguratuz

Hau oso aukera ona izan daiteke jende berria ezagutzeko edo zureekin gozatzeko euskal kostaldearen paisaia itsasotik deskubritzen, lasaitzen zaren bitartean.

Nabigatzeko oinarrizko teknikak ikastea; nahi izanez gero, ontzian freskagarri bat edatea; eta, eguraldia lagun bada, itsas zabalean bainu bat hartzea. Hori guztia egin ahal izango duzu belaontzian egiten den txango honetan.

PREZIOA:

60 € pertsonako

LEKUA:

El Abra-Getxo Kirol Portua. Kapitaintza eraikina.

DATAK:

Uztailean, abuztuan eta irailean (igande guztietan). IRTEERAK ZIURTATURIK

ORDUTEGIA:

10:00-14:00

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen, janari arina eramatea gomendatzen da.

 

Egun osoan nabigatzen: ainguratu,  bainatu eta itsasoaz gozatzeko….

Gorlizerantz edo Castro Urdiales-erantz itsasoratzen da. Bi kasuetan, joateko bidaiak hiru ordu inguruko iraupena du eta kostaldetik oso gertu nabigatzen da, Sopelako eta Barrikako labarretako tolesturez gozatzeko.
Txangoa egiten denean, ur gardeneko toki batean botatzen dira aingurak. Orduan, astia dago igerian ibiltzeko eta, zorte apur bat izanez gero, izurderen bat ikusteko.

Aparteko aukera dute hemen nabigatzen ikasi nahi dutenek edo/eta marinel lanetan parte hartu nahi dutenek (lehorreratu, gidatu, belak  jaso…).

PREZIOA:

95 €  pertsonako
%10a diskontua Getxo Pass txartelarekin

DATAK:

Urte osoan zehar

ORDUTEGIA:

10:30-18:30

BARNE:

Erregaia, patroi-gidaria, atrakeak, aseguruak, garbiketa eta zergak.

Janaria ez da sartzen, janari arina eramatea gomendatzen da.

________________________________________

LEKUA:

Kirol Portua El Abra-Getxo. Kapitaintza eraikina.

EZ AHAZTU:

Eraman gomazko oinetakoak (beltzak ez), bainu jantzia, eguzkitarako krema eta hotzerako arropa.

ZURE NEURRIRA:

4 pertsona baino gehiago bazarete, egin irteera zuen neurrira.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

Getxoko turismo bulegoa
Tel: 94 491 08 00
infoturismo@getxo.eus

Www.getxo.eus/eu/turismo

 

Translate »

Ba jarraituak leku hau erabiliz erabilera onartzen duzu cookieetako eta gure pribatutasun-politika

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar