Bela Kluba

Zure neurrira eginiko bela kluba

Praktikatzen jarraitu

GURE Bela Klubaren bidez, behin titulazioa lortu ondoren (gutxienez PER), zure ezagupenak gehitzen jarraitzeko aukera izango duzu zure neurrira egindako praktikaren bitartez.

Eta nahi baduzu, guztiz dohainik, monitoreak dituzten irteerak eskaintzen dizkizugu lehenengo hilabetean zehar ontziarekin ohitzen joan zaitezen.

Zure kabuz gozatu

CASTRO-raino PASIALDIA, itsasadarraren igoera, Gorliz-en bainua…zu zara Patroia, zuk erabakitzen duzu.

Eta nahiago baduzu, egunak pilatu ditzakezu gure kostalde osoan asteburu bat nabigatzen pasatzeko. Zuk aukeratzen duzu geldialdia non egin eta guk beharrezkoa den guztia kudeatzen dizugu gure itsasertz hurbileneko edozein kirol portuan gaua igaro dezazun.

klubaren on-line foro esklusiboa

Zuen artean ados geratzeko, geldialdiak egiteko eta nabigazioa buruz hitz egiteko.

Guztion eskura dagoen kluba

GURE kluba, nabigazioari buruz ezagutza minimo bat (PER) duten pertsona guztientzat dago irekia, eta poltsiko guztientzat da eskuragarria.

POLARIS ESKOLAK, behin titulua lortu ondoren, prezio eskuragarri batean eta baldintza hoberenean,  zure lagunekin eta familiakoekin ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera eskaintzen dizu.

Hilean 7 egun nabigatu itzazu, alokairu partekatua erregimenean, hileko 130 euroko kuota bat ordainduz (BEZ-a barne).

Ontzia ezin hobea

GURE ontzia, POLARIS BAT, ontzi erosoa, zabala eta maneiukorra da. Belaontzia kruzero motakoa da, egokia bere trebetasuna eta nabigatzaile esperientzia gorabehera, nabigazio erraza eta izualdi gabeko nabigazioa bilatzen duten guzti haientzat.

Beneteau Oceanis 373 bat da, 11 metroko luzera du eta biribilkatu daitezken genoa eta nagusiak ditu. 37 oin bat da, kabinako altuerari lotuta doan frankobordo handi batek bere barnealdeari ez-ohiko bolumena eta ohikoz kanpokoa den argitasuna ematen dio.

Itsasontzia diseinatzean tripulatzaileen erosotasunean pentsatu zen, ontzi osoan espazioaren zabaltasuna bilatzeko asmoz, antzeko zabalera duten beste ontzi batzuekin alderatuz.

Zeren zain zaude nabigatzeko?

Hezkuntza-ezagutzan eta hezkuntzan esperientzia dugulako. Guregan konfiatu dezakezu.